-
Birziklapena
Ontzi arinek leku asko hartzen didate eta ezin ditut etxean eduki, zer egin dezaket?Ontziek leku gutxi hartzeko, hustu ondoren, barruan duten airea kenduko diegu. Oso erraza da: ontziak trinkotzeko, aski da horiek ondo zanpatzearekin. -
Birziklapena
Ontzi arinak (jogurt poteak, latak, tetabrick-ak...) garbitu egin behar dira?Ez, ez da derrigorrezkoa ontziak garbitzea. Hala ere, usainak ekiditeko, janari-hondar handiena urarekin kentzea aholkatzen dugu. -
Birziklapena
Nola jakin dezaket ontzi arinetara zer bota dezakedan?Webgune honetan dagoen Zer Non gidan azaltzen dira ohikoak diren hondakinak nora bota.
-
Birziklapena
Zer da birziklaezina edo errefusa dena?Birziklaezina dena hondakinen zati txiki bat besterik ez da, plastiko gutxi batzuk, erratzarekin eta aspiragailuarekin bildutako hondakinak, hortzetako haria, eta honelako kontu txiki batzuk soilik dira. Web gune honetan Zer Non gidan agertzen dira zer nora bota eta zer den zehazki birziklaezina dena. -
Birziklapena
Zer eraman behar dut garbigunera?Web gune honetan garbiguneari dagokion atalean agertzen da zehatz mehatz zer eraman daitekeen garbigunera. -
Birziklapena
Esnearen kaxei tapa kendu behar zaie?Esne kaxen tapa ere ontzi arinen edukiontzira botatzen da, beraz, ez da nahitaezkoa. Dena den, bereiztu ezkero, ondoren birziklapen plantarako hobe izango da. -
Murriztea, Birziklapena
Harategiko edo arrandegiko paperekin zer egin? Plastiko eta papera batuta datoz...Garbia, papera eta kartoira. Zikina eta/edo argizariduna/plastifikatua, errefusa. Beste batzuk erraz bereizten dira eta sailkapena egin ahalko da.
Paper hutsa bada eta janariz zikinduta badago, materia organikora.
Dena den, aukera izanez gero, tuperrak erabiltzea da onena, hondakinik ez baitugu sortzen. -
Birziklapena
Poteen (piperrak, zainzuriak...) paperarekin zer egin?Papera errez bereizten bada, papera eta kartoira bota. Itsatsita badago, birziklatze plantan kenduko zaio. -
Birziklapena
Ontzi arinak zer dira?Yogur poteak, esne poteak, metalezko poteak, plastikozko tapak, garbitzeko produktuen ontziak... -
Birziklapena
Hondakinak garbigunera eramateagatik ordaindu egin behar da?Ez. Garbigunea doako zerbitzua da.