-
Konpostajea
Zer da konposta?Hondar organikoen fermentazio naturalaren emaitza da. Fermentazio hori basoan egiten denaren berdina da. Fermentazioak basoko lur hezearen usaina du, eta zakutan erosten dugun landare-lurra bezalakoa da. -
Konpostajea
Olioak konpostatu daitezke? Oliodun janak?Oliodun janak bai, organikoak dira. Olio gehiegik konposta egitea zaildu dezake baino kantitate txikietan ez du berebiziko kalterik sortzen. Olioak, ordea, horretarako dauden edukiontzien bidez birziklatu behar dira.
-
Konpostajea
Konpostatzerakoan belar berdea botatzea badago?Bai, bota daiteke baina era neurtuan. Belar gehiegik konposta prozesua eten dezake-eta. belarra moztutakoan mendian ondo konpostatzen da bera bakarrik inongo arazorik sortu gabe.
-
Konpostajea
Etxean konposta egin nahi dut, leku asko behar dut?Etxean konpostatzeko lursail edo lorategi txiki bat nahikoa da. Konpostagailua lorategiaren edozein txokotan jar daiteke. Baldintza bakarra zuzenean lurrarekin kontaktuan egotea da.
-
Konpostajea
Etxean konposta egiteak lan asko du?Ez. Sukaldeko hondar organikoak konpostagailuan bota behar dira organikoaren kuboan utzi beharrean, besterik ez. Aldian-aldian, sendotzeko gehigarria bota eta irauli egingo dugu. Etxean konpostatzea erraza da. -
Konpostajea
Zer gertatzen da konpostagailua betetzen denean?Oso zaila da betetzen, hondar organikoek bolumenaren %80a galtzen dutelako. Gainera, konposta ateratzen joango gara, beharren arabera, landare-lur edo ongarri gisa erabiltzeko. -
Konpostajea
Etxeko konposta egiten hasi naiz, zenbat denbora behar dut konposta lortzeko?Konposta giro-tenperaturaren arabera egiten da. Udan hiru hilabete inguru behar ditu eta neguan bost. -
Konpostajea
Sukaldean eginiko hondakin organikoak konpostagarriak dira?Bai. Bestelakorik esan izan bada ere, sukaldean eginiko hondakin organikoak zein fruitu eta animalien oskol eta hezurrak konpostagarriak dira. Sukaldatutako hondakin organikoekin lortutako konposta kalitate oneko ongarria da. -
Konpostajea
Konposta egiteak usain txarra sortzen du?Etxeko konpostak ez du usain txarrik sortu behar. Usain txarra tratamendu eskasaren adierazle da. Usain txarra badu, informazio bulegora (900 776 776) jotzea aholkatzen da. Teknikari batek behar beste azalpen emango dizu edo, bestela, zure etxera joango da arazoa konpontzeko. -
Konpostajea
Konposta baratzean erabil daiteke?Baratzerako, lore-ontzietarako, zuhaitzetarako... erabiltzen da kalitatezko ongarri gisa. Landareek eskertzen dute eta gure osasunak ere eskertuko du. Konpostaren kalitatea organikoaren garbitasunaren eta tratamendu egokiaren araberakoa da. Ikastaroa erraza eta oso praktikoa da.