Etxeko konpostaketa sukaldeko eta lorategiko soberakin organikoak etxean bertan birziklatzea da. Hortik lortzen dena gure landare, lorategi edo baratzean ongarri natural moduan erabiltzen da.
Konpostatze prozesua oso erraza da eta nahikoa da lur eremu txiki bat izatea konpostadora jarri ahal izateko. Mankomunitateak era azkar eta erosoan konpostatu ahal izateko, beharrezkoak diren materialak eskaintzen ditu: konpostagailua, aireztatzailea eta gida.
Konpostagailura sukaldeko, baratzeko eta lorategiko soberakin organikoak bota behar dira. Hainbat hilabete pasa ostean konposta atera ahal izango da. Konposta hori erabiliko da ongarri gisa.
Urtean behin kanpaina bat egiten da eta konpostagailuak banatzen dira. Mankomunitatera deitu eta beraiek Konsortzioari eskatzen dizkiote konpostagailuak. Teknikari batek formakuntza ematen du eta urtero jarraipena egiten du.
HERRIA | ETXEKO KONPOSTA |
---|---|
Arano | 33 |
Areso | 44 |
Goizueta | 67 |
Larraun | 93 |
Leitza | 155 |
Lekunberri | 99 |