Europar Batasunetik datozen funtsen kargura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzur edo irregulartasun izan daitezkeen gertaerak salatu nahi badituzu, Mendialdea Mankomunitateak horretarako gaitutako kanala erabil dezakezu. Horretarako, helbide honetara bidali behar duzu mezu elektroniko bat: iruzursalaketak@mendialdea.eus
Halaber, jakinarazten da, dokumentu honetan bertan ezarritako prozedurez gain, edozein herritarrek edo enplegatu publikok jakinarazi ahal izango dizkiola ustezko iruzurrezko egitateak SNCAri, kanpoko salaketa-kanalaren bidez ("Infofraude"). Zerbitzu horrek horretarako gaitu du kanal hori web-helbide honetan:
Europako funtsetan eragina duten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea.
Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren (PRTR) eta NGEU funtsen esparruko iruzurraren aurkako politika Mendialdea Mankomunitatearen ohiko osoko bilkuran onartu zen, 2023ko martxoaren 1ean.