Bilketa zerbitzua

Ontziak

Edukiontzi honetara plastikozko eta metalezko ontziak, zurezko kutxak, brikak eta plastizkoko poltsak botako ditugu.

Zer hondakin mota biltzen da ontzi horian?

  • Plastikozko janari-ontziak: plastikozko botilak (ura, freskagarriak, esnea, zukua, olioa...), plastikozko ontzi txikiak (yogurta, postreen ontziak, gurina...); kortxo zurizko edo poliexpaneko ontziak (fruta, barazki, haragi eta arraina...); plastikozko arrautza ontziak; erabili eta botatzeko edalontziak, plastikozko tapak...
  • Garbitasunerako produktuen ontziak: xanpu, kremak, desodoranteak, hortzetako pasta, etxe-garbigarriak, leungarriak...
  • Plastikozko eta aluminiozko poltsa eta bilgarriak: jakiendako plastikozko poltsak (moldeko ogia, pasta, zerealak...), jakiendako aluminiozko poltsa eta ontziak (pure, zopa, kafea, patata frijituak...), aluminiozko papera, plastikozko poltsak...
  • Metalak: edari latak, kontserba-latak, aluminiozko plater eta erretiluak, metalezko tapa eta txapak...
  • Brikak: esnea, esnegaina, zukuak, ardoa, salda...

Nola bota?

  • Ontziak edukiontzira bota baino lehen, erabat hustu kiratsa eta hondakin likidoak saihesteko.

Zer ez utzi:

  • Jostailuak, ureztatzeko hodiak, tutuak, bideokaseteak, CDak... edukiontzi horira ez dira bota behar. Hauek puntu garbira eraman behar dira.
  • Disolbatzaile edo pintura bezalako produktu arriskutsuak dauzkaten ontziak, ez dira edukiontzi horira bota behar, Puntu Garbietara eraman behar dira
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Cookie politika

Diseinua eta garapena iametza interaktiboa