
Beira
Edukiontzi honetara beirazko ontzi guztiak botako ditugu.
Zer hondakin mota biltzen da iglu berdean?
- Botilak
- Fraskoak
- Beirazko beste ontziak
Nola bota?
- Botilak edukiontzira bota baino lehen, metalezko eta kortxozko tapak kendu eta dagokion edukiontzira botako ditugu.
Zer ez utzi:
- Ez ditugu botako apurtutako edalontziak, beira laua, zeramika hondarrak, platerak, bonbillak, fluoreszenteak...