Albisteak

2015|09|11 - Konpostajea

Pontevedrako Diputazioko eta udaletako ordezkariak Mendialdea Mankomunitateko konposta-plangintza ezagutzera etorri dira

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ekonomia zirkularra eta biohondakinen inguruko jardunaldietan Mendialdeak hondakin organikoa kudeatzeko ezarritako eredua aurkeztu eta gero, bertan ziren Pontevedra (Galiza) probintziako ordezkariak interesa azaldu zuten gure eskualdeko eredua ezagutzeko

Mendialdea Mankomunitatea 2014an hasi zen etxeko zein auzoko konposta sustatzeko kanpainekin. Bi urte baino gutxiagoan lortutako emaitzak oso baikorrak dira. Epe horretan eskualdeko biztanleen %30ak biohondakinak konpostatzea lortu da.

Emaitza horiek atentzioa emanda, pasa den irailaren 9an, Leitzara gerturatu ziren aipatu probintziako ordezkariak. Arantxa Iparragirre alkate ohia eta Markel Azkargorta zinegotziak Joseba Sanchez Vermicam enpresako teknikariaren laguntzarekin Leitzako hainbat auzo-konposta gune eta hondakin begetalaren gunea bisitatu eta biohondakina kudeatzeko sistema honen berri jaso zuten lehen eskutik.

 

Iruzkina egin