MENDIALDEA MANKOMUNITATEA, BIOHONDAKINAK BIRZIKLATZEKO HELBURUAK LORTZETIK GERTU

Mendialdea Mankomunitateak 2024ko azaroan jarri zuen martxan bio-hondakinen gaikako bilketarako edukiontzi marroiaren erabilera egokiaren kontzientziazio eta sustapenerako kanpaina.
2024 urteko Fluxuaren Hondakinen Funtsak diruz lagundutako kanpaina Areson, Goizuetan, Leitzan eta Lekunberrin egin zen. Kanpaina honen xedea, biohondakinak gaika biltzeko edukiontzi marroiaren erabilera egokia sustatzea eta belar eta lorezaintzako hondakinen kudeaketarekin lotutako zerbitzuaren berri ematea zen.
Kanpaina amaitu zenetik 3 hilabete igaro direnean, Mendialdea Mankomunitateak oso positibotzat jo ditu lortutako emaitzak, selektiboki bildutako biohondakinen ehunekoa % 6 igo delako eta, aldi berean, edukiontzi horretan agertzen diren elementu desegokien kopurua nabarmen jaitsi delako.
Hala ere, Mankomunitateko zerbitzu teknikoek azpimarratu dute oraindik asko dagoela egiteko, Mankomunitateak ez baititu lortu ezarritako birziklatze-helburuak, eta, horregatik, 2025ean sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak egingo direla aurreratu du.