Albisteak

2016|06|08

Leitzan ekainean egingo dira konposta egiten hasteko ikastaroak

Leitza

Leitzan ekainean egingo dira konposta egiten hasteko ikastaroak. Hainbat data eta ordutegi egonen dira aukeran. Tailer horietan bertan banatuko da konposta egiten hasteko materiala.

Ingurumena zaintzea guztion ardura da, eta auzo-konpostajeari esker hondakinak murrizten ditugu, garraioak eragindako kutsadura ekidin eta gure lurren emankortasuna hobetu. Hondar organikoak etxeko hondarren %40 dira. Hori dela eta, materia organikoa birziklatzeak, ekintza xumea dirudien arren, eragin handia du.

Orain dela bi urte Leitzan auzo-konposta egiten hasi ginen. Horri esker, parte hartzen duten herritarrek beraien hondar organikoak (sukaldekoak, hostoak, belarra…) murriztuko dituzte horiekin konposta lortuz, hau da, ongarri naturala.

Leitzan bertan ekainean egingo diren tailerretara gonbidatuta daude leitzarrak. Egun eta ordu desberdinak aukeratu ditzakete konposta egiten ikasteko. Tailer horietan bertan, konposta egiten hasteko materiala banatuko dizuegu.

EGUNA

ORDUA

LEKUA

Ekainak 15, asteazkena

18:00etan

Manuel Lasarteko gunean

Ekainak 15, asteazkena

19:00etan

Sagastimearrean (Guratz Mendi elkarte ondoan)

Ekainak 16, osteguna

11:00etan

Areko zubian

Ekainak 16, osteguna

18:00etan

Gazpiluzulon

Ekainak 16, osteguna

19:00etan

Amazabal

Ekainak 17, ostirala

18:00etan

Patxi Arrazola

Ekainak 17, ostirala

19:00etan

Arakindegia

 

 

Iruzkina egin