2014|05|06 - Konpostajea
Konpostaren inguruko hitzaldiak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan
Areso | Goizueta | Leitza | Lekunberri
Hitzaldiak Goizueta, Areso, Lekunberri eta Leitzan izango dira
Konpostari esker hondakinak murriztu, garraioak eragindako kutsadura ekidin eta lurren emankortasuna hobetzen da. Horren harira, hondakin organikoak nola kudeatu behar diren ikasteko, informazio bilera hauek antolatu dira:
- Goizuetan, apirilaren 29an 19:00etan
- Areson, maiatzaren 5ean 18:30ean
- Lekunberrin, maiatzaren 8an 18:30ean
- Leitzan, maiatzaren 7an 18:30ean
- Aranon, maiatzaren 9an 18:30
Apirilaren 1ean banatu zuten auzo-konpostagailuetan sortutako lehen konpost hondarra. Mendialdea Mankomunitateak hiru gune jarri zituen martxan Leitzan auzo-konposta egiteko eta guztira 65 familiak hartzen dute parte. Familia hauek sortutako 600 kilo inguru hondakinetik 325 kilo konpost lortu dira. Hortik, 270 kilo ongarri atera dira 21 familien artean banatzeko.