Eskualdeko herritarren ia %30ek biohondakinak konpostatzen ditu
Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri
Mendialdea Mankomunitatea 2014an hasi zen etxeko konposta sustatzeko kanpainekin. Bi urte baino gutxiagoan lortutako emaitzak oso baikorrak dira.
Dagoeneko, eskualdeko herritarren %29,05ek biohondakinak konpostatzen ditu. Datu baikorra da oso, esperientzia arrakastatsuenen parekoa eta oraindik ere ibilbide oparoa duena. Izan ere, 100 familia inguru auzokonposta egiteko izena emanda eta guneak jartzeko itxaroten dago. Besteak beste, 2015ean zehar Aranon, Areson eta Larraunen guneak ezarriko dira, horiek baitira oraingoz auzokonposta egiteko gunerik ez duten eskualdeko herriak.
Esan daiteke beraz, Mendialdean hondakinen gero eta autokudeaketa handiagoa egiten dela. Ez da ahaztu behar ingurumen ikuspegi batetik horixe dela praktikarik eraginkorrena.