EREIN OHITURA,EGIN KONPOSTA
Mendialdea Mankomunitateak "EREIN OHITURA, EGIN KONPOSTA" kanpaina aurkeztu
du
Hondakin Mankomunitateak herritarrak materia organikoa konpostatzera
animatzeko kanpaina martxan jarri du, Nafarroako Hondakin Legeak materia
organikoaren %50a bereizita kudeatzeko helburua betetzera iristeko. Gaur
egun Mendialdea Mankomunitateak organikoaren %14a jasotzen du era horretan.
Ingurumen ikuspegitik sortzen dugun hondakinen ardura hartzea azpimarratu
dute alde batetik, baina baita Hondakin Legeak zabortegira isuritako zabor
tonengatik ezarri duen kanon-a murriztekoa ere.
Mendialdea Mankomunitateko batzarrak ekainean onartu zuen gai organikoa
bildu eta kudeatzeko 2018-2020 plana, zeinen arabera, Mankomunitatean
sortzen den materia organikoaren %100 konposta bidez bertan kudeatzeko
helburua ezarri zuen. Erabaki honekin gertuko ekonomia bultzatu nahi da eta
gure hondakinek Culebrete plantaraino egin beharreko 120 km-ak saihestea.
Arrazoi guzti hauengatik, Mankomunitateak herritarrak auzo-konposta zein
etxe-konposta egitera bultzatzen ditu eta izen ematera animatzeko deia
luzatu.
Mendialdea Mankomunitateko ordezkariek egindako agerraldian konpostarekin
erlazionatutako ekintzetan aurrerantzean erabiliko den irudia aurkeztu zen.
Diseinua Alai Ondo Estudioak egin du eta datozen urteetan erreferentziazkoa
izango da.
Kanpaina guzti honen kontrola eta partehartzaileei laguntza eskaintzeko,
mankomunitateak LUAR ingurumeneko langilea kontratatua dauka.
Argazkian: Ezkerretik hasita, Joseba Sanchez Arizmendiarrieta, Mendialdea
Mankomunitateko Teknikaria; Mikel Zabaleta, Ur Alguero, Unai Loiarte, Mikel
Huarte eta Ainhoa Ansa Mendialdea Mankomunitateko hainbat udalerrietako
ordezkariak.
Material osagarria
- ZURE LORONTZIA SORTU | MP4 [10.4 Mb.]