Albisteak

2016|09|08 - Murriztea | Birziklapena

Nafarroako Gobernuak hondakinen murrizketaren inguruko lehiaketa antolatu du ikasleentzat

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, Nafarroako gazteei eta ikasleei zuzendutako bi lehiaketa interesgarri abiatuko ditu irail honetan; ingurumena izanen dute ardatz, zehazki, hondakinen murrizketa. Izena emateko epea irailaren 22ra arte izanen da zabalik.

gehiago irakurri

2016|04|15

2025 Hondakin Kudeaketa Plana idazteko partehartze prozesua. Deialdia.

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua (NHKPI edo PIGRN) Nafarroako hondakinen estrategia zehaztuko du 2016-2025 epealdirako. Urte honetan zehaztuko da plan hori, gaur egun eztabaidara irekita dagoen dokumentuan oinarrituz.

Hori dela eta, herritar, toki erakunde eta eragileak, datorren apirilaren 20an, asteazkena, Irurtzungo Kultur Etxean, 18:30etan burutuko den bileran parte hartzera deitu nahi ditugu.

Informazio gehiagorako: www.pigrn2025.navarra.es

gehiago irakurri

2015|09|11 - Konpostajea

Pontevedrako Diputazioko eta udaletako ordezkariak Mendialdea Mankomunitateko konposta-plangintza ezagutzera etorri dira

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ekonomia zirkularra eta biohondakinen inguruko jardunaldietan Mendialdeak hondakin organikoa kudeatzeko ezarritako eredua aurkeztu eta gero, bertan ziren Pontevedra (Galiza) probintziako ordezkariak interesa azaldu zuten gure eskualdeko eredua ezagutzeko

gehiago irakurri

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Cookie politika

Diseinua eta garapena iametza interaktiboa